Sortu eratzeko azken batzarra bihar

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 14a, 00:00

Ostiral iluntzeko 19:00etarako Potxoenean deitua du Usurbilgo Sortuk, eratze prozesuko azken batzarra. Bertan, deitzaileek berri eman dutenez, "guztion artean erabakiko dugu zeintzuk izango diren Sortuko egitura ezberdinetan parte hartuko duten kideak". Kontseilu Nazionaleko, Gipuzkoako kontseiluko, eskualdeko eta udalerri mailako egitura osatuko duten taldeak bozkatuko dira bihar. "Parte hartzera animatzen zaituztegu. Bide batez, datorren larunbatean Anaitasunan egingo den ekitaldi nazionalerako gonbita luzatu nahi dizuegu. Otsailaren 23an goizez Sorturen lehen kongresua egingo dugu, eta, arratsaldez, guztientzat irekia izango den ekitaldi nazionala. Herritik autobusean joateko aukera izango da, beraz, laster ohiko lekuetan jarriko ditugun zerrendetan eman izena!", deitu dute.