Joan den asteburuan eman zioten hasiera Aginagako eliza zaharreko eraberritze lanei. Harriak bistara ateratzen aritu ziren, eta asteburu honetan, harriok presiodun urarekin garbituko dituzte. Guztia, auzolanean noski. Eginkizun hauetarako ordutegi bat ere jarri dute; larunbatetan, goizez 8:30-13:00 artean aritzen dira, arratsaldez 14:30-18:30 artean. Igandeetan, 8:30-12:30 artean. Hamabi lagunek ekin zioten auzolanari iragan asteburuan, aldamioak jarri eta aurretik behar zuten prestakuntza jaso ostean.
Bertako eliza zaharra eraberritzea dute helburu. Erabilera anitzeko gune moduan egokitu nahi dute, besteak beste, San Praixkuetako jai toki eta garai batean hainbat aginagarren oroitzapenetan egongo den eraikin barrua.