Aitzagako Mus Txapelketaren bigarren saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 15a, 00:00

Iragarriak dauden sei jardunaldietan bigarrena ospatuko da gaur gaueko 22:00etatik aurrera. Aitzagako X. Mus Txapelkari buruz ari gara. Parte hartu asmo duten bikoteek, izen emateko aukera izango dute ordu erdi lehenago, 21:30etan hasita Aitzaga Elkartean bertan. Bikote bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu. Eta jokoan "sari ederrak daude" usurbileginez.com web orrialdeak jakitera eman duenez. "Zortzigarren sailkapenera arte puntuak banatuko dira. Txapelketaren amaieran, puntu gehien lortzen dituzten bikoteek sari bereziak eskuratuko dituzte", ohartarazi dute.