Zine proiekzioa antolatu du Usurbilgo Udalak haurrentzat, igande honetarako, otsailaren 24rako. "Aita zonbia naiz" izeneko filma ikusteko aukera izango da Sutegin, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Sarrerak 2 eurotan egongo dira salgai, egunean bertan. 80 minutuko iraupena izango duen lan honetan, Dixie pertsonaia protagonistaren gorabeherak azaltzen dira: "gurasoen dibortzio traumatikotik bost urte igaro direnean, Dixie neska nerabe mukerra bihurtuta dago, bizi den mundutik ihes egin beste gogorik ez duena. Izate barnerakoi eta gotiko itxuragatik, eskolan "Zonbia" ezizena jarri eta txantxa egiten diote. Dixiek gorroto du mundua, eta munduak, antza, bera du gorroto... Horregatik etsipenezko zoroaldi batek hartuta, gau batean neska ihesi doa ekaitzaren pean, istripu latza jasan arte. Ondorioz ustekabeko errealitate batean itzarri eta mundu kezkagarri batean dagoela konturatuko da...".