Ekimen gehiago antolatu dituzte Gaztetxean, datozen egunotarako. Batetik, ostegun honetan, gaueko 22:00etatik aurrera zine-foruma. Datorren asterako, otsailaren 26tik 28ra Ekozinemaldia iluntzeko 19:00etatik aurrera. Eta aurreko astean iragarri moduan, Luis Plaza sindikalista kolonbiarraren hitzaldia entzuteko aukera izango da larunbat honetan, otsailaren 23an. 18:00etatik aurrera, bere sorterriko bake-prozesuari buruz mintzatuko da Usurbilgo Gaztetxean. Ekitaldia Mundubat eta gaztetxekoek antolatu dute.
Jazz kontzertua, igandean
“El Inigualable Grupo Combo” jazz taldearen emanaldia ere antolatu du Usurbilgo Gaztetxeak, igande honetarako, otsailaren 24rako, iluntzeko 19:00etan gaztetxean bertan. “Beraien musika jazzaren koordenadatan lerrokatzen dute. Animatu musika zaharraz gaztetxe berrian gozatzera!”, luzatu dute gonbita.