Asteotarako Gure Pakea Elkarteak bazkideentzat antolatu dituen txapelketak asteazken honetan amaituko dira. Joan den astean, punttuko eta tuteko neurketak ospatu ziren. Bihar musean eta otsailaren 20an, toka eta igel jokoan aritzeko aukera izango dute bazkideek, arratsaldeko 16:00etatik aurrera Artzabalen. Etziko azken lehia saioa bukatuta, sariak banatuko dira eta luntxa dastatzekoa aukera izango dute, joko hauetan parte hartu dutenek.