Usurbil FT-ko bazkidetza txartelak jasotzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2013ko otsailaren 18a

Usurbil FT-tik berri eman dutenez, eskuratu dituzte aurtengo bazkideen txartelak. "Beraz, bazkide bazara eta zeure txartela nahi baduzu, Haraneko tabernatik pasa zaitezte. Bertan, izango gara zuen esperoan. UFTtetik nahi duen orori bazkide egitera deitzen zaituztegu, bai Rural Kutxaren bitartez, edo baita, tabernan izena emanez ere".