Euskal preso politikoen eskubideei lotuta, ostiral honetan, otsailaren 22an burutuko da Herrirak deituriko hileroko elkarretaratzea. Ohi bezala, iluntzeko 20:00etatik aurrera burutuko da Mikel Laboa plazan. Oraingoan ordea, mobilizazio honez gain, larunbat eguerdirako herriko presoen eskubideen aldeko barrikotea antolatu du Aitzaga Elkarteak, eguerdiko 12:00etatik aurrera Askatasuna plazan. "Usurbildar guztiak zaudete gonbidatuak! Bertan, Saizar eta Iruin sagardoak dastatzeaz gain, pintxoak ere egongo dira. Musika eta giro ederra ere ez da faltako!", berri eman dute antolatzaileek.