Larunbatean, Kolonbiako bake prozesuari buruzko hitzaldia gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 20a, 00:00

Kolonbiako bake prozesuari buruzko informazioa emateko, sindikalista kolonbiarra den Luis Plaza Velez-ekin solasaldia antolatu du Usurbilgo Elkartasun Taldeak, Usurbilgo Gaztetxearekin batera. Prentsa-ohar bidez honako azalpenak eman dizkigute: "Luis Plaza Velez, Kolonbiako Central Unitaria de Trabajadores (CUT)-eko idazkari nagusia da, Bolivarreko Departamentukoa. 2013. martxora arte biolentziako biktimak arreta programa asturiarrean babestuta egongo da. Heriotza- mehatxuak jaso ditu eta bere herrialdeko talde paramilitarrek jazartzen dute. CUT sindikatua, momentu honetan Kolonbiako afiliatu gehien daukan sindikatua da eta Juan Manuel Santosen bi urteko lehendakaritza tarte honetan, CUT-ek 51 kideen hilketa jasan ditu. Hau dela eta, Luis Plazak pasa den urrian Kolonbiatik ihes egin behar izan zuen eta martxoan bueltatuko da.
Ogibidez eskolako maisua da, eta Bolivarreko SUDEB (Sindicato Unico de Educadores) sindikatuko ekintzaile eta agintaria da, eta Union Patriotica bizirik diraun kidea ere bai".

Solasaldia gaztetxean
Eguna: otsailak 23 larunbata
Ordua: 18:00etan
Tokia: Usurbilgo Gaztetxea
Antolatzaileak: Usurbilgo Gaztetxea eta Usurbilgo Elkartasun Taldea