Asteazken arratsalde honetako 16:00etatik aurrera jokatuko da, Gure Pakea Elkarteko bazkideen arteko azken txapelketa saioa. Toka eta igel jokoan arituko dira Artzabalen. Azken lehia eguna dute gaurkoa, eta honenbestez amaieran, asteotako ekimenetan parte hartu duten bazkideen artean sariak banatuko dituzte. Eguna borobiltzeko, luntxa dastatu ahal izango dute. Punttuan, tutean eta musean lehiatu dira Gure Pakeako bazkideak aurtengo edizio honetan.