Hainbat deialdi egin dituzte herritarrek, eragileek datozen asteotarako; kinto otorduak, ikastaroak, eta bestelako hainbat ekimen hain zuzen. Guztietan izen emateko aukera dago. Hona hemen, aipatu deialdiok:
Emakume baserritarren errealitatea aztergai
Usurbilgo emakume baserritarren historia jasotzeko beka deialdia egin du Usurbilgo Udalak. Interesdunek proiektuak otsailaren 26ra arte aurkez ditzakete, arratsaldeko 14:00ak arte, udal erregistroan. Beka deialdian parte hartzeko erdi mailako edo goi mailako Unibertsitate titulua edo EGA edo baliokidea izan beharko dira. Norbanako edo taldeak aurkez daitezke. Bekaren kopurua 10.000 eurotakoa izango da. Informazio gehiago usurbil.net atarian edo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Ogia egiteko ikastaroa
Usurbiltzenek ogia egiteko ikastaroa antolatu du otsailaren 23rako, larunbata, 9:30-14:00 artean, Agerialdeko jangelan. Parte hartzaileek izena aldez aurretik eman beharko dute, usurbiltzen@gmail.com helbidean. Email horretan, “Ogi ikastaroa” izenburua eta nork bere izen abizenak jarri beharko ditu. Ikastaroko prezioa, 30 eurokoa izango da. “Ikastarotik ama orearekin, ogi eder batekin eta apunte batzuekin itzuliko zara etxera. Apuntatu, jada ez da plaza asko geratzen”, luzatu dute gonbita Usurbiltzenetik, NOAUA!ko web orrialde honetara igorri duten mezuan.
Udal diru laguntzak eskatzeko aukera
Kulturan, baita Nekazaritza eta Ingurumen eta gizarte zerbitzuen arloetan ere diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du Usurbilgo Udalak, alor hauetako herriko talde edo elkarteentzat. Eskaerak martxoaren 1era arte aurkeztu daitezke, kultura, nekazaritza eta ingurumenekoen kasuan. Hilaren 4ra arte, gizarte zerbitzuen kasuan. Udal deialdi honek, urte honetan zehar Usurbilen burutu ahalko diren egitasmoak laguntzea du helburu. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude deialdi hauek.. Usurbilgo Udalaren atari usurbil.net web orrialdean eskuragarri daude, diru laguntza hauen deialdiak eta eskaera orriak.
1979koen kinto bazkaria
Martxoaren 2rako kinto bazkaria antolatu dute 1979an jaiotako herritarrek. Saizar sagardotegian ospatuko da otordua. Izen emateko zerrenda Txiribogan jarri dute. Apuntatzeko azken eguna, otsailaren 28a izango da.
1956koen kinto afaria
Asteazken honetan itxiko dute, duela 57 urte jaio ziren usurbildarrentzat antolatu duten kinto afarian izen emateko epea. 1956. urtean jaiotakoentzako ospakizun otordua hilaren 23an izango da, larunbatez. Apuntatzeko deitu 627 709 657 (Mari Kruz) edo 943 370 265 (Inaxio) telefono zenbakietara.
Haur sexualitatearen inguruko ikastaroa martxoan
Sexu Aholkularitza Guneak "Garaiz iristeko haur sexualitate ikastaroa" antolatu du datorren hilerako. Saioak martxoaren 6an, 13an, 18an eta 20an burutuko dira. Arratsaldez, 17:00-19:00 artean, Potxoenean. Izen ematea irekia egongo da otsailaren 28ra arte, sexuaholku@usurbil.net helbidean edo 943 377 110 eta 679 919 516 telefono zenbakietan.
Bihurri haur ludotekan izen ematea
Bazkidetzak ordaintzeko epea ireki dute Bihurri haur ludotekakoek. Bertako kide egin nahi dutenek, bazkide berriek alegia, 30 euro ordaindu beharko dituzte. Jada bazkide direnek 10 euro. Bazkide izateari utzi nahi diotenek orain dute baita, giltzak itzultzeko garaia. Izen emate epe hau martxora arte luzatuko da. Apuntatzeko, asteazken arratsaldetan, 17:00-18:00 artean garai bateko Gure Pakea elkarteko egoitzara gerturatu beharko da. Ordainketari buruzko argibide gehiago ere bertan jaso ahal izango dira.
Ingeleseko mintza praktika EPA Lasarte HHI-n
Ingeleseko mintza praktika saioak egingo dira otsailetik ekainera bitartean. Astearte eta ostegunetan lehen taldea: 17:00-18:00. Bigarren taldea: 18:00-19:00. Informazio gehiago: 943 37 64 43 edo 943 36 66 08. 18 urtetik gorako edozeinek eman dezake izena.
Odol ematea, martxoaren 4an
Gogoan izan bestalde, Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin antolatzen duela odola emateko hitzordua. Datorrena, martxoaren 4an izango da, 18:00-20:30 artean anbulatorioan.
KzGunea
Otsailean arratsaldez egongo da zabalik, 16:00-20:00 artean. Informazio gehiago: 943 023 684 edo tutor.usurbil@kzgunea.net. Ikastarook eskaintzen ari dira datozen egunotarako:
Otsailak 20: "Docs" eta "Facebook".
Otsailak 21: "Maps eta Earth" eta "Twitter".
Otsailak 22: "Reader".
Otsailak 25: "Enplegu bat lortu".
Otsailak 26: "PayPal".
Otsailak 27: "Dohainiko antibirus programak".