Kontuan hartzeko zenbait kirol ohar

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 20a, 00:00

Hainbat herritarrentzat interesgarriak izan daitezkeen kirol alorreko zenbait ohar jarraian:

Usurbil FT-ko txartelak prest
Aurtengo bazkide txartelak eskuratu dituzte jada Usurbil FT-ko zuzendaritzakoek. Horren harira honako oharra helarazi dute NOAUA!ra: “Bazkide bazara eta zeure txartela nahi baduzu, Haraneko tabernatik pasa zaitezte. Bertan, izango gara zuen esperoan. UFT-tik nahi duen orori bazkide egitera deitzen zaituztegu, bai Rural Kutxaren bitartez, edo baita, tabernan izena emanez ere”.

Zumba fitness probatzeko aukera
Fitness dantza klase bat da. Merengue, salsa, reggaeton, cumbiaren bidez dantza eta kirola egiten da. Interesa dutenek, otsailaren 26-28an froga bat egin dezakete doan, 17:30etatik aurrera Oiardo Kiroldegian. 

Litatoiko bazkaria
Lilatoi lasterketa ospatuko da martxoaren 3an, Donostian. Proba osterako bazkaria antolatu dute parte hartzaileentzat Artzabal jatetxean. Otordurako izena aldez aurretik eman behar da, otsailaren 28a baino lehen. Menua 22 eurokoa izango da. Apuntatzerakoan, 7 euro aurreratu behar dira.