Paleta txapelketa gaur, Aginagan

Noaua Aldizkaria 2013ko otsailaren 21a

Usurbilgo bi talde, Loiolatarra eta Mundarro taldeen aurka neurtuko dira gaur iluntzean Aginagako frontoian jokatuko den paleta gomari loturiko Udaberri Txapelketako jardunaldian. Partidak, 20:45ean hasiko dira. Bihar, eskuz binakako beste hiru neurketa jokatuko dira leku berean, baina 19:30etan hasita. 

Otsailak 21, osteguna
Ordua: 20:45.
Tokia: Aginaga.

UDABERRI TXAPELKETA
Paleta Goma nagusiak 1.maila
Usurbil (J. Arruti-J. Olaizola)-Loiolatarra 1

Paleta Goma nagusiak 2.maila
Usurbil 1 (I. Alzuri-A. Urdanpilleta)-Mundarro

Otsailak 22, ostirala
Ordua: 19:30.
Tokia: Aginaga.

UDABERRI TXAPELKETA
Eskuz binaka infantilak
Usurbil (U. Zubeldia-A. Aranguren)-Eple (Errenteria)

Eskuz binaka nagusiak 2.maila
Usurbil (J. Zendoia-J. Gesalaga)-Antigua

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA
Eskuz binaka nagusiak
Usurbil (A. Portu-X. Errasti)-Maestu