Venezuelari buruzko zine-foruma gaur, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 21a, 00:00

"Venezuela Lurzorutik" izeneko dokumentala ikusteko aukera izango da, gaur gaueko 22:00etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. "Hugo Chavezek agintea hartu zuenetik Venezuelak bizi izandako aldaketa soziala du mintzagai dokumentalak", aurreratu dute antolatzaileek. 

Bestalde, Usurbiltzenek Ekozinemaldiaren edizio berri bat antolatu du datorren asterako, Usurbilgo Gaztetxean bertan. Otsailaren 26tik 28ra ikusi ahal izango dira proiekzioak, iluntzeko 19:00etatik aurrera.

Etzi berriz, Kolonbia hizpide, bertako bake-prozesua hain zuzen. Gai honen inguruko informazioa emateko, sindikalista kolonbiarra den Luis Plaza Velez-ekin solasaldia antolatu du Usurbilgo Elkartasun Taldeak, Usurbilgo Gaztetxearekin batera. Larunbat arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Usurbilgo Gaztetxean.