Hauek dira 2013rako gobernu taldeak arlo bakoitzera bideratu asmo dituen diru partida nagusiak, aurreikusten diren zenbait egitasmo, eta hauen inguruan, Mertxe Aizpurua alkateak eginiko zenbait balorazio:
HIRIGINTZA
-Mikel Laboa plazako hirugarren faseko lanak. Lanoi “bukaera eman behar zaie, diru laguntza bati lotuta egiten ari gara eta”.
-Txokoaldeko plazaren konponketa: “Penagarri zegoen, irisgarritasuna ez zen bermatzen”.
-Lan txikiagoak: “Bizkarreko zoladuran itogin handiak daude etxe azpietan. Hor Udalak badu zati bat konpontzeko”. Bi urteetan konpontzeko asmoa dute.
-Hirigintza Plan Orokorra garatzen hasteko partida: “Garrantzitsua da, herriaren etorkizuna marrazten duen erabakia da. Hiru bat urteko lanketa suposatuko du. Herritarrekin partekatu nahi dugu”.
ZERBITZUAK
-Aurrekontuaren %20a suposatzen dute.
-Argiteriak eta gastuak: “Agian herritarrak konturatuko ziren, toki batzuetan farola batzuk itzali egin dira., kontsumoa gutxitzeko”.
-Sortzez besteko ezarpenerako hondakinen tratamendurako lanketa.
(-Azken euriteek hondatutako beste bi bide konpontzeko diru-laguntzak eskatu ditu Udalak).
INGURUMENA
-Eraginkortasun energetikorako hobekuntzak prestatzeko edo aztertzeko partida.
-Auzo konpostatze guneetarako partida.
-Bide gorri sarearen garapena erdigunean.
HEZKUNTZA
-Udarregi Ikastolako patioko obrak irisgarritasuna bermatzeko eta Agerialdeko eraikinak behar dituen egokitzapenak. “Behar beharrezkoa da, hezkuntza behar bat da herri honetan eta ikastolak behar hori du. Ikastolak erantzuten dio gaur egun herritarrek dituzten hezkuntza beharrei”.
GIZARTEKINTZA
-Murrizketarik ez diru-laguntzetan.
-Garapen bidean dauden herrialdeentzat %0,8ko diru-laguntzak. “Euskal Herri osoan, laugarren herria gara ehunekoan diru gehien bideratzen duena egitasmo honetara”.
-Bi etxeren erosketa Santuenean, alokairu sozialera bideratzeko.
KULTURA
-Murrizketa Santixabeletako partidan. Auzoetako jaietan ez.
-Gazteriak pairatzen dituen indarkerien aurkako heziketarako partida.
KIROLAK
-Kiroldegiko ordutegia murriztu da, defizita jaiste aldera.
UDAL LANGILEGOA
-Soldata igoerarik gabe.