Datorren asterako Potxoenean deitu duten bilera, udalerriko zenbait eremuetan euskara baino erdara gehiago entzuten den kezkatik dator. Kezka hau, Udarregi Ikastolan ere badute. Seme-alaben bila joan ohi diren gurasoen artean, edota ikasleak pasilloetan dabiltzanean, maiz erdaraz mintzatzen direla jabetuak daude. Inpresio hutsa baino zerbait gehiago dela egiaztatu ahal izan dute gainera.
Hizkuntz erabileren inguruko galdetegi bat pasa zieten gurasoei eta emaitzak aurkeztu berri dituzte. Soziolinguistika Klusterrak eginiko euskararen erabileraren inguruko azken neurketako emaitzekin bat eginez, euskaraz dakiten guraso askok seme-alabekin hizkuntza berean hitz egiten dute. Aldiz, seme-alabak ez daudenean gurasoek erdararako duten joera nabaria da. Euskararen ezagutza maila jaisten doan neurrian ere, erabilera beherantz doa.
Mintzalagun bila ikastolan
Gai honi buruz mintzatu da NOAUA!rekin, Ibon Azkonobieta Udarregi Ikastolako hizkuntz normalkuntzarako arduraduna. Emaitza hauen aurrean, esku hartzeko zenbait ekimen bideratzekoak direla adierazi du Azkonobietak. Tartean, mintzalagun taldeak osatu nahi dituzte ekimen honetan parte hartzera animatzen diren ikastolako gurasoekin. Besteak beste, martxoan ospatuko duten Korrika Txikian ere gurasoak inplikatu nahi dituzte. Guztia, ikastolan, ikasleen eta gurasoen artean giroa euskalduntzeko, baina behartu gabe. Azkonobietaren esanetan, "batzuei ohituraz ateratzen zaie erdaraz hitz egitea eta ezin zaie euskaraz hitz egitea exijitu, lagundu egin behar diegu". Udarregi Ikastolako hizkuntz normalkuntzarako arduradunari eginiko elkarrizketa osoa, astekari honetan irakur dezakezue.
Gai honi lotuta, Udarregi Ikastolatik gurasoei egin zaien hizkuntz erabileren inguruko galdeketako emaitza batzuk hemen dituzue:
Bi gurasoek euskaraz ondo dakitenen kasuan…
Euskaraz:
FAMILIA OSOA ELKARTUTA DAGOENEAN
HH: 31/33.
LH: 91/97.
DBH: 61/70.
GURASOAK SEME-ALABEN PRESENTZIA GABE
HH: 23/33.
LH: 50/95.
DBH: 32/70.
Guraso batek euskaraz ondo eta besteak euskaraz zerbait dakienean…
FAMILIA OSOA ELKARTUTA DAGOENEAN
Euskaraz edo gehienetan euskaraz:
HH: 5/14.
LH: 14/33.
DBH: 11/32.
Erdaraz edo gehienetan erdaraz:
HH: 2/14.
LH: 9/33.
DBH: 8/32.
GURASOAK SEME-ALABEN PRESENTZIA GABE
Euskaraz edo gehienetan euskaraz:
HH: 1/14.
LH: 5/33.
DBH: 2/32.
Erdaraz edo gehienetan erdaraz:
HH: 11/14.
LH: 25/33.
DBH: 25/32.
Guraso batek euskaraz ondo eta besteak euskaraz ez dakienean…
Euskaraz edo gehienetan euskaraz egiten dute seme-alabekin:
HH: 1/13.
LH: 7/14.
DBH: 5/6.
Gazteleraz edo gehienetan gazteleraz egiten dute seme-alabekin:
HH: 0/13.
LH: 76/14.
DBH: 1/6.
Gurasoek euskaraz erdipurdi dakitenean…
Euskaraz edo gehienetan euskaraz egiten dute seme-alabekin:
HH: 3/12.
LH: 2/15.
DBH: 1/15.
Gazteleraz edo gehienetan gazteleraz egiten dute seme-alabekin:
HH: 5/12.
LH: 6/15.
DBH: 14/15.