Reyes Karrerekin batera Martin Larrañaga usurbildarrak entrenatzen duen Bera Bera Donostiako eskubaloi taldeak irabazi du XXXIV. Kopa. Rocasa Gran Canariaren aurka jokaturiko neurketa estua izan zen, azken emaitzak erakusten duen moduan. 25-24 irabazi baitzuen talde donostiarrak, baina neurketan zehar, une askotan aurkariak nagusitzen joan ostean. Neurketa amaitzeko minutu erdia falta zela, Matxalen Ziarsolo jokalariak erabaki zuen irabazlea nor izango zen. Bera Bera talde donostiarrak, denboraldi honetan irabazten duen bigarren titulua da honakoa. Gipuzkoarren Superkopa irabazi zuten eta, joan den irailean.