Eratu da Sortu

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 25a, 00:00

Laurehun biltzarkide, eta nazioarteko zein Euskal Herriko beste hainbat eragileren aurrean eratu zen Sortu, larunbatean Iruñeako Baluarten burutu zen ekitaldian. Estatutuak aurkeztu eta bi urtera, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren aldeko epaiaren ostean eratu da alderdi berria. Hasier Arraiz izango da presidentea, eta idazkaritza orokorreko postua hutsik utzi dute, espetxean den Arnaldo Otegi aske utzi arte. Espetxetik hain zuzen, elgoibartarraren agurra jaso zuten, bertaratu zirenek. Sortuko Kontseilu Nazionala 22 lagunek osatuko dute. Horien artean, bada usurbildarrik; Marisa Alejandro herritarra hain zuzen. Finantzen arloa kudeatuko du berak. Zonaldeko arduradunei dagokionez, Gipuzkoakoa Joxean Agirre izango da.

Eratu berri den Sortuk independentzia du helburu, "askatasun osoa dugu helmuga". Eta askapen prozesua gauzatzeko tresna izan nahi du. Informazio gehiago, sortu.net helbidean.

Irudia: usurbileginez.com