Ekozinemaldia eta Ekojardunaldiak egunotan, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko otsailaren 25a

Ingurumenaren zaintzari loturiko hainbat hitzordu antolatu dituzte Usurbilgo Gaztetxean, datozen egun hauetarako. Usurbiltzenekoen eskutik, Ekozinemaldia bertan egingo da, bihartik ostegunera. Proiekzioak iluntzeko 19:00etan hasiko dira. 

Bestalde, Itaya Gazte Asanbladak "Eko-Olio jardunaldiak" antolatu ditu martxoaren 3tik 7ra. Hiru ikastaro guztira, doan. Hemen zehaztasun gehiago:

-Martxoak 3 (Igandea) 16:30etan Gaztetxean: “Olioarekin xaboia egiteko kurtsoa”
-Martxoak 5 (Asteartea) 18:30etan Gaztetxean: “Olio erabilia autoarentzat erregai” ikastaroa.
-Martxoak 7 (Osteguna) 18:30etan Gaztetxean: “Eguzki labe eta sukaldearen tailerra”