Amaitu da elurrari loturiko alerta egoera, hotzaldia dator orain

Noaua Aldizkaria 2013ko otsailaren 26a

Euskal Herriko zonalde gehienetan alertan jarraituko dute gaur elurragatik, gurean ez. Amaitu da, asteburuan mendi gainak zuritu dituen ekaitza. Euskalmet-etik diotenez, "goizean elurrak 200-300 m-tik gora zurituko du. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, sarriago kantauri isurialdean, gainera zaparrada trumoitsuak eta kazkabarra bota ditzake tarteka. Elur-kota 200-300 m inguruan egongo da goizean eta goizak aurrera egin ahala igo, eta 500-600 m-ra egongo da arratsaldean. Haizea ahul eta norabide jakinik gabe ibiliko da. Giro hotza izango dugu gaur ere: maximoak barnealdean nekez pasatuko dira 3-4 ºC-tik eta 6-8 ºC-tik kostaldean. Barnealdean izotza egingo du".

Bihar eta etzi halere, alerta horian izango gara berriz, "muturreko tenperatura baxu eta izotzagatik". "Kostaldean izotz txikia egingo du", diote Euskalmet-etik. Gainerakoan, bihar arratsaldetik aurrera eguraldiak hobera egingo du. Informazio gehiago: euskalmet.net