Ur Garden taldekoek eta Usurbilgo Udalak Oria ibaia garbitzeko deialdia egin dute larunbat honetarako, martxoaren 2rako. Biltzeko hitzordua, goizeko 10:00etan finkatu dute Santueneko zubian. Oria ibaiaren egoera kaxkarra dela eta egin dute deialdi hau. Auzolanera deitzen dituzte herritarrak. "Anima zaitezte inguru eder honetan ibaiak duen egoera hobetzera", luzatu dute gonbita. Egoki jantzita agertzearekin nahikoa izango da. "Garrantzitsua da gomazko botak edota oinetako egokiak ekartzea, guk plastikozko poltsak eta eskularruak banatuko ditugu denon artean", ohartarazi dute.
Elkarretaratzea ostiralean
Ingurumenari loturiko deialdi gehiago. Ostiral honetan, martxoaren 1ean, kutsaduraren aurkako elkarretaratzea burutuko da. Itayak hilero deitzen duen mobilizazioa, iluntzeko 20:00etan Mikel Laboa plazan.