Kantu Taldekoen entsegu saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 26a, 00:00

Asteartero moduan, arratsaldeko 18:30etan bilduko dira Kantu Taldekoak Udarregi Ikastolako musika gelan. Susi Elosegi irakaslearen gidaritzapean asteroko entsegu saioa burutuko dute. Ohi bezala, antolatzaileek hitzordu hau irekia dela gogorarazten dute, eta honenbestez, herritarrei bertaratzeko gonbita luzatzen diete.

Eskertza
Gustura geratu dira beste behin, Kantu Taldekoak hilaren 23ko kantu-jira saioarekin. “Ederra benetan otsailaren 23ko Kantu Jira. Hotzari eta bustiari aurre eginez, talde beroa elkartu ginen kantu-gosez. Peio  trikitilaria  eta Susi gitarra-jotzailea  lagun genituela, tabernaz taberna une goxo eta politak pasa genituen. Tabernarien eskuzabaltasuna ere bultzatzaile izan genuen, eskaini ziguten sagardoarekin zintzurra bustiz. Eskerrik asko denei”, adierazi nahi izan dute Kantu Taldekoek. Gogoan izan, asteartero biltzen dira entsegu saioetarako, 18:30etatik aurrera Udarregi Ikastolako musika gelan.

Irudia: Kantu Taldea.