Aurten ere, Aste Santutako kirol txokoak antolatzen ari da Usurbil FT. Ekimena, apirilaren 2tik 6ra burutuko dela berri eman dute antolatzaileek. Izen emateko aukera izango da martxoaren 12an eta 15ean, 16:45-18:00 artean Haranen. Kuota, 40 eurokoa. Inskripzio orriak eta informazio gehiago, futusurbil@yahoo.es helbidean.
Eskubaloian, Gipuzkoako selekzioan jokatzeko deialdiak
Zenbait eskubaloi jokalari hautatu dituzte beste behin, Gipuzkoako Selekzioan jokatzeko. Lau jokalari oraingoan. Batetik, jubenil nesken taldeko kide Arrate Imaz, Olatz Uli eta Leire Furundarena, igande honetarako, martxoaren 3rako, Orioko Karela Kiroldegian, 10:00-12:00 artean. Eta bestalde, infatil nesken mailan jokatzen dabilen Josebe Blazquezek, igandean baita, Oñatiko Zubikoa Kiroldegian Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatzeko aukera izango du, 9:30-11:30 artean.