Drogamenpekotasunaren prebentzioaren inguruko hitzaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 27a, 00:00

Drogamenpekotasunaren inguruko hitzaldia antolatu du Usurbilgo Udalak, asteazken honetarako, otsailaren 27rako, 18:30etan Artzabalen. Herrian antolatu izan diren tailer edo hitzaldi desberdinak gidatu izan dituen Izar Arregi psikologoak bideratuko du ekitaldi hau ere. Udaletik berri eman dutenez, "prebentzioari ekiteko jarraibide batzuk emango ditu, guraso eta hezitzaileei zuzenduriko hitzaldian. Izan ere, zer egin guraso bezala seme-alabak droga legezko nahiz legez kanpoko drogak kontsumitzen hasten direnean? Eta nola jokatu behar dute hezitzaileek gai honen inguruan?". Gai hauei buruz jardungo dute, gaurko deitu den hitzaldian.