56 greba egun deitu dituzte, Urnietako eta Irungo IAT-ITV guneetan

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 28a, 00:00

Adi, autoaren azterketa teknikoa egitera zoaztenok, Urnieta eta Irungo IAT-ITV guneetako langileen batzordeak 56 greba egun deitu ditu eta. Lehenengo lan uzteak martxoaren 25etik 27ra burutuko dituzte, Aste Santuko oporraldiaren bezperatan. Erabaki hau, lan uzte mugagabeak hasi zituztenetik 170 egunetara eta negoziazioetaz arduratzen den plataforma aurkeztu zutenetik 17 hilabete igaro ostean hartu dutela diote langileen batzordetik. Datorrena, ez da lan uzteetarako burutu duten lehen deialdia. 2010. urtean ere, sei hilabeteko greba egin baitzuten. Bezeroei, greban ez dauden egunetan, zerbitzua ahalik eta normaltasunik handienarekin eskainiko dutela ohartarazi dute.

Langileek blog bat irekia dute sarean, eta bertan ematen ari dira lan gatazka honen guztiaren inguruko informazioa. Helbide honetan hain zuzen: huelgaitvgipuzkoa.blogspot.com.es