Oria ibaiko jaitsiera, asteburuko kirol hitzorduen artean

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 1a, 00:00

Oria Ibaiko 19. jaitsiera ospatuko da larunbat honetan, martxoaren 2an. 18:00etatik aurrera, Babyauto bandera egongo da jokoan. Guztira, 62 traineruk eta 900 arraunlarik parte hartuko dute. Euskal Herriko taldeekin batera, Kanariar Uharteetatik, Kataluniatik, Valentzia eta Alacantatetik datoz parte hartzaileak. Aginagatik Oriora 6 kilometroko bidea osatu beharko dute arraunlariek. 4000 metrokoa, jubenil, beterano eta emakumezkoek. 19:00etan sari banaketa ospatuko da Orion. Udalerri honetan ospatuko duten Arraun Egunaren baitan kokatzen da Aginagatik abiatuko den jaitsiera.

Hitzordu honekin batera, badira nabarmentzeko moduko beste hainbat kirol ekimen ere, asteburu honetan:

LILATOIA
Igande goizeko 11:00etatik aurrera 24. Lilatoia ospatuko da Donostian. Bertan parte hartu asmo duten hainbat usurbildar, bazkaltzeko bilduko dira gero Artzabalen. 

PILOTA
Martxoak 1, ostirala
Ordua: 20:00.
Tokia: Aginagako frontoia.

Neurketak:

ESKUZ BINAKA JUBENILAK 3.MAILA
Usurbil (J. Irazusta-M. Portularrume)-Beloki (Zumarraga)

PALETA GOMAK NAGUSIAK 2.MAILA
Usurbil 2 (X. Murua-I. Esnaola)-Beloki 2 (Zumarraga)

FUTBOLA
Martxoak 2, larunbata
9:00 Alebin mutilak: Futbol 8 Udarregi 5.
9:00 Alebin mutilak: Futbol 8 Udarregi 6A.
10:00 Infantil mutilak F-11.
12:00 Regionalak.
12:30 Kadeteak, areto futbola.
15:30 Neskak.

Tokia: Harane.

ESKUBALOIA
Martxoak 2, larunbata
11:15 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil- CD Egia
15:30-17:30 Kadete mutilak selekzioaren kontzentrazioa.
18:15 Senior mutilak 2.nazionala: Atez Ate Usurbil-Quiron Askartza.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Martxoak 3, igandea
9:00-11:00 Kadete neskak Gipuzkoako Selekzioaren kontzentrazioa.
11:30 Infantil neskak: Udarregi B-Udarregi A.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Eskubaloiko hainbat jokalari, selekziorako deituak
Usurbil Kirol Elkarteko hainbat jokalari deitu dituzte asteburu honetan, Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatzeko. Igande goizeko 9:45etarako, jubenil nesken taldeko kide Arrate Imaz, Olatz Uli eta Leire Furundarena Orioko Karela Kiroldegian. 10:00-12:00 artean entrenatzen arituko dira Gipuzkoako Selekzioarekin. Infantil nesken taldeko Josebe Blazquez Oñatiko Zubikoa Kiroldegian, igandea goizean, 9:30-11:30 artean. Jubenil mutilen taldeko Andoni Zubeldia, Zarauzko Antoniano Kiroldegian, igande goizeko 9:15etan. 9:30-11:30 artean Gipuzkoako Selekzioan parte hartuko du.