Bi ohar Usurbil FT-tik

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 4a, 00:00

Honako oharra jaso berri dugu Usurbil FT-tik: "UFTkoek asteburuan urdaiazpiko eta ardo boteilaren zozketa egin dugu, DIA saltokiaren kolaborazioarekin. Zozketako zenbakia, 2349 izan zen. Saria oraingoan Oriora joan da".

Bestalde, gogoan izan. Hurrengo astean apuntatu ahal izango da, Usurbil FT-k Aste Santutarako antolatu dituen kirol txokoetan. Martxoaren 12an eta 15ean, 16:45-18:00 artean Haranen. Kuota, 40 eurokoa da. Ekimena, apirilaren 2tik 6ra burutuko dela berri eman dute antolatzaileek. Inskripzio orriak eta informazio gehiago, futusurbil@yahoo.es helbidean.