Martxoko irteera lotua du Andatza Mendizale Elkarteak. Ezkurra-Goizueta ibilbidea osatzera gonbidatzen dituzte herritarrak, igande honetan, martxoaren 10ean. Goizeko 7:00etan jarri dute biltzeko hitzordua, Oiardo Kiroldegian. Irteerara joateko izena aldez aurretik eman behar da, martxoaren 6a baino lehen. 2101.0069.16.0121883656 kontu korronte zenbakian 12 euroko ordainketa egin beharko dute bazkide eta langabetuek, 15 euro gainerakoek. Ibilbide amaieran otordua egingo da. Janaria norberak eraman beharko du. Edatekoa aldiz, Andatzakoen esku. Ondoko irudian, igandeko irteerarako antolatzaileek marraztu duten ibilbidea.