Martxoaren 8ari loturiko ekimen ugari, bezperatik hasita

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 4a, 00:00

Martxoak 8 izango ditu ostiral honetan, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Horren harira, hainbat hitzordu deitu dira egunotarako. Batetik, Parekidetasun Kontseiluak, Bota Punttubaren edota Gaztelekukoen laguntzaz, zenbait ekimen antolatu ditu. Tartean, Emakumeon eskubideen aldeko palakadak! Emakumeen binakako pala txapelketa frontoian, asteazken eta ostegun honetarako. Hamar minutuko partidak jokatuko dituzte parte hartzaileek. Txapelketan izen emateko azken eguna da gaurkoa. Interesdunok, deitu 943 377 110 telefono zenbakira, edo idatzi parekidetasuna@usurbil.net helbidera. 

Egunotarako antolatu diren gainerako ekimenen egitaraua, hemen:

Martxoak 1-15
“Usurbilgo emakumeak protagonista” argazki erakusketa, Oiardo Kiroldegian eta Artzabalen.

Martxoak 6, asteazkena
18:30 Emakumeon eskubideen aldeko palakadak! Emakumeen binakako pala txapelketa frontoian.

Martxoak 7, osteguna
17:00 Mural pintaketa frontoian.
18:30 Emakumeon eskubideen aldeko palakadak! Emakumeen binakako pala txapelketa frontoian.
21:00 Bertso-afaria Artzabalen, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Amaia Agirrerekin. Itziar Sanz de Ojerren “Gozamenez” klown bakarrizketa, Sarrerak 15 eurotan salgai, Txiribogan eta Artzabalen.

Antolatzailea: Usurbilgo Parekidetasun Kontseilua.
Laguntzailea: Bota Punttuba Bertso Eskola.

Martxoak 8, ostirala
17:30 Gazteentzako oka jolas feminista Mikel Laboa plazan (eguraldi txarrarekin, frontoian).
23:00 Kontzertu gaua Usurbilgo Gaztetxean: Mutxurdinak (Usurbil) eta Ddik (Irun).
Ondoren, kulero karrera eta karaoke feminista!Antolatzailea: Itaya Gazte Asanblada.