Teresaenea okupatu dute

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 4a, 00:00

Teresaenea okupatu berri dute. Bertako bizilagunek honako oharra helarazi dute NOAUA!ra:

TERESAENEA BIZIBERRITZEKO ASMOZ
Usurbilgo gazte batzuk Teresaenea okupatu dugu. Okupazioa gizarte egoera hau, eta honen barne, etxebizitza eredua salatzeko ekintza gisa hartzen dugu. Euskal Herrian hutsik dauden etxeen kopurua izugarria da, 255.000 etxe, etxebizitza guztien % … Usurbilgo kasuan 255 etxe inguru. Hau gutxi balitz, banketxeen negozio ilunak arazo hau puztutzen dihardu,  etxegabetzeek sorturiko ondorioak gero eta larriagoak direlarik. Herritarroi, are eta gehiago gazteoi, bizi dugun egoeran  etxe baten beharra asetzea asko zaildu zaigu, kasik ezinezko bilakatzeraino. Alternatiba bezala babes Ofizialeko etxeak planteatzen dira, baina nahiz eta etxe hauen prezioa baxuagoa izan honek oso altua izaten jarraitzen du, zorpetze hauetan ezin delarik edonor sartu. Alokairu Sozialeko etxeak ere ez ditugu gaur egungo soluzio gisa ikusten, oso apurrak direlako gure herrian eta ez daudelako guztiontzat eskuragarri. Hau guztia dela eta, esparru hutsak biziberrituz betidanik eskaini zaigun bizimoduarekin hautsi eta bizimolde berri bat bilatu nahi dugu. Argi dugu hiltzen ari zen eraikina ez dela gurea, baina hutsunea betez uste dugu ez diogula inori kalterik egiten.

Gurekin hitz egin nahi duen orok ateak irekiak ditu.

ETXE HUTSIK EZ!

Texaniako okupak