Buruntzaldea Euskaraz, sare sozialetan

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 5a, 00:00

Sare sozialetarako jauzia eman du, Buruntzaldeko udalek elkarlanean sorturiko Buruntzaldea Euskaraz-ek. “Egin zaitez jarraitzaile. Gustatuko zaizu”, luzatu dute gonbita prentsa ohar bidez, egitasmo honen eragileek. Buruntzaldea Euskaraz sare sozialetan aurkitzeko egin beharrekoa erraza da. “Buruntzaldeko eskualdeaz jakin nahi baduzu, Facebook-eko “atsegin dut” botoia sakatu eta izan zaitez Twitterreko profilean jarraitzaile”, adierazi dute. “Bertan, ekimen, egitasmo, eta gertakari ezberdinen berri emango da, eta horrez gain, albisteak elkarbanatzeko aukera ere izango da. Buruntzaldeko udalek, euskararen erabilera indartzeko, eskaintzen dituzten beka, dirulaguntza, zerbitzu eta lan-eskaintzen berri ere izango duzu”, gaineratu dute. Hona hemen, sare sozialetako helbideak:

- Facebook: http://www.facebook.com/pages/Buruntzaldea-Euskaraz/217851421686563#

- Twitter: https://twitter.com/BuruntzaldeaEus