Sen taldekoen itzulerako kontzertua, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 5a, 00:00

Martxoaren 16an, Sen musika taldea oholtza gainera itzuliko da. Itzulerako lehen kontzertua gainera, Usurbilgo Gaztetxean eskainiko du. Gogoan izan, talde kideetako bat usurbildarra dela, Haritz Harreguy, taldeko kantuen egile eta gitarrista. “Aukera polita izango da martxoaren 16koa, aspaldian talde handi hau entzun bai baina ezin ikusi izan dugu eta”, adierazi dute kontzertuko antolatzaileek. Hamar urteren ostean datoz bueltan, Sen taldekoak. “Taldearen 2 diskoetako pop-rock doinuei hautsa kendu eta berriz ere entzungai izango dira euren melodia itsaskor eta sendoak. Nabarmentzekoak dira baita ere talde honen kitarra indartsuak eta onarri erritmiko sendoa”, adierazi dute antolatzaileek. Urte osoko bira prestatzen ari dira Sen taldekoak. Usurbilgo Gaztetxeko emanaldiaren ostean, martxoa amaieran ospatuko den Gazte Danbadan ere jotzekoak baitira.