Eko-topaketen jarraipena gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 5a, 00:00

Astearte honetan jarraituko dute Itaya Gazte Asanbladakoek antolaturiko Eko-topaketek. "Uztaro kontsumo kooperatibako Jokinen eskutik etxeko olio zaharra diesel autoetan nola erregai modura berrerabil daitekeen ikasiko dugu hitzaldi-mahainguru baten bitartez. Etikoa, merkea eta ekologikoa ezta??", adierazi dute. Ikastaroa, gaur arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Usurbilgo Gaztetxean.

Etzirako, ostegunerako antolatu dute, topaketa hauei loturiko azken hitzordua. "Energia iturri desberdinak aprobetxatzeko guk geuk etxean egin ditzazkegun tramankuluei buruzko tertulia izango dugu ( eguzki-sukaldea, eguzki-labea, ura berotzeko sistemak, ...), halere ez dira faltako adibide praktikoak!!!!!", ohartarazi dute Itayatik.  Hemen zehaztasun gehiago:

-Martxoak 5 (Asteartea) 18:30etan Gaztetxean: “Olio erabilia autoarentzat erregai” ikastaroa.
-Martxoak 7 (Osteguna) 18:30etan Gaztetxean: “Eguzki labe eta sukaldearen tailerra”