Garaipen gehiagoren jabe, Usurbil Judo Kluba

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 6a, 00:00

Euren garaipenen zerrendara gehitu behar dira, Usurbil Judo Klubak azken aldian lortu dituen hainbat sari. Batetik, joan den larunbatean, Liga Nazionaleko bigarren jardunaldia jokatu zuten. Txapelketa honetarako Usurbilgo taldea, Aiora Arrillagak, Eneritz Agoüesek, Miriam Gonzalezek, Jaione Equisoainek, Ane Cazorlak, Maialen Zubeldiak, Andrea Arruabarrenak, Nerea Arrutik eta Sara Alvarezek osatzen dute. Bost norgehiagoka izan zituzten eta haietatik lau irabazi dituzte, iragan asteburuko jardunaldian. Sailkapeneko laugarren postuan dira usurbildarrak. Judo Klubeko blogetik iragarri dutenez, lehia biziko azken jardunaldia izango dute.

Bestalde, junior mailako Euskadiko Txapelketa ospatu zen otsailaren 23an, Lezoko Kiroldegian. Gipuzkoako Federazioak Usurbil Judo Klubeko zortzi ordezkari deitu zituen lehiara eta denek domina bana irabazi zuten. Urrezko eta brontzezko launa domina guztira:
-60 KG NESTOR LACA (Brontzea)
-73 KG XABIER CAZORLA (Urrea)
-81 KG BEÑAT ABURUZA (Brontzea)
-44 KG PAULA VICENTE (Urrea)
-48 KG NAROA SANCHEZ (Urrea)
-52 KG ITSASNE ARRUABARRENA (Urrea)
-52 KG MIRIAM GONZALEZ (Brontzea)
-52 KG MAIDER MATILLA (Brontzea)