Ernai gazte antolakunde berria, herrietan egongo da

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 6a, 00:00

Lizarran sortu zen larunbatean Ezker Abertzaleko gazte antolakunde berria, Ernai izenekoa. Euskal Herri mailako mugimendua mila bat gazteren aurrean aurkeztu zen. Gazte mugimendu berriko Usurbilgo kideek honako mezu hau helarazi dute NOAUA!ra: "Ernai Euskal Estatu Sozialista eta Feminista borrokatzeko tresna gisa kokatzen dugu. Horretarako, ezinbestekoa izango da sistemaren eta bere bultzatzaile nagusien inposaketei aurre egitea gazte boterea artikulatuz eta gure burua ahaldunduz.Kontzientzia zabaltzearekin batera, gazte orori borrokarako esparruak eskaini behar dizkiogu. Horrela lortuko dugu iraultza soziala. Gazte borrokaz lortuko dugu!!! Guri dagokigu porrotaren aurkako matxinada!!! Eta non egongo da Ernai? Bilera geletan, itxita? Ez! Herrietan egongo da, bere egituraketa guztia herrien mesedetara eraikiz. Kalean egongo da, lehen lerroan beti. Eta norekin egongo da Ernai? Zapalduekin, gazteriarekin, herri sektoreekin eskuz esku lanean egongo da, bizi eredu berriak eraikitzen, euskaraz bizitzen. Gazte lokaletan, gaztetxeetan, kirol taldeetan, sarean eta kalean egongo da Ernai!!!

Usurbilen ere iritsi zaigu ordua!!! Ernai gaitezen, eta kolorezko alternatiba eraiki dezagun!!! Ikusi aurkezpen bideoa hemen: