Otsailaren 22an eta 23an Andoaingo Leitzaran eta Araxes ibaietan ospatu zen euli arrantza txapelketako seigarren edizioan usurbildar bat saritu zuten; Victor Gonzalez. Pieza gehien arrantzatu zuen lehiakidea izan baitzen. Tartean, 63 zentimetro luze zituen amuarrain bat harrapatu zuen. Beste hainbatek 50 cm-tik gorakoak. Txapelketa Aitor Urruzunok eta Ivan Vergek irabazi zuten. Eurak izan ziren baita, iazko garaileak.