Txapelketetan bikain dabil, Itoitz Rodriguez Errondosoro atleta gaztea

Noaua Aldizkaria 2013ko martxoaren 7a

Itoitz Rodriguez Errondosoro usurbildar atleta gazteak hainbat garaipen lortu ditu azken aldian. Otsailaren 9an, 400 metrotako proban txapeldun amaitu zuen Zaragozan. Bertan, Madril, Aragoi, Nafarroa, Gipuzkoa edota Gaztela-Leongo kirolariak lehiatu ziren. 

Joan den asteburuan bestalde, Itoitzek Espainiako Jubenilen Txapelketan parte hartu zuen, pista estaliko modalitatean. 400 metrotako lasterketan, hirugarren amaitu zuen finalerdian. 51:21 denbora egin zuen, bere orain arteko marka onena. Finalean berriz bosgarren postuan sailkatzea lortu zuen. Denbora: 51:44. Aipatzekoa da, Itoitz jubenil mailako lehen urtean dela. Udan Durangon ospatuko den Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko denbora lortua du.