Itaya Gazte Asanbladak Usurbilgo Gaztetxean egunotarako antolatu dituen Eko-topaketak gaur amaituko dira. 18:30etatik aurrera, "energia iturri desberdinak aprobetxatzeko guk geuk etxean egin ditzazkegun tramankuluei buruzko tertulia izango dugu ( eguzki-sukaldea, eguzki-labea, ura berotzeko sistemak, ...), halere ez dira faltako adibide praktikoak!!!!!".
"Mikrouhina" antzezlana eta Dancehall tailerra
Ekimen gehiago antolatu dira Usurbilgo Gaztetxean, astebururako. Batetik, larunbatean, 17:00etatik aurrera, reggae doinuekin dantza egiteko aukera izango da, Raquel Koromak eskainiko duen Dancehall tailerraren bidez. Izen emateko: 627 285 904 edo usurbilgogaztetxea@gmail.com. Prezioa, 15 euro. Bestalde, igandean, 19:00etatik aurrera, "Mikrouhina" antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da. Web orrialde honetako Agenda atalean, ekimen hauen inguruko zehaztasun gehiagoren berri.