Elkarretaratzea bihar, Chavezen oroimenez

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 7a, 00:00

Zendu berri den Hugo Chavez Venezuelako presidentearen oroimenez, elkarretaratzea deitu da ostiral honetarako. Mobilizazioen ohiko hitzordua izango du, kontzentrazio honek ere; deialdia, iluntzeko 20:00etarako egin baitute, Mikel Laboa plazan. Ekitaldian, bertaratutakoekin dolua adierazteko argazkia aterako da. Horregatik, erretraturako kamiseta edo jantzi gorriekin agertzeko deia egin dute, iraultzaren koloreko arropekin alegia. Baita iraultzari loturiko materialarekin ere; banderolak... Biharko elkarretaratzean ateratako argazkia, Venezuelako gobernura bidali asmo dago.