Donostiako Kamara Koralaren emanaldia bihar

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 8a, 00:00

Musika Astetik kanpo, beste emanaldi bat ere iragarria dago. Donostiako Kamara Koralarena. Larunbat honetan, martxoaren 9an, 19:30etan, Salbatore Elizan. Euskal kanten errepertorioko hainbat abesti berreskuratzera datoz Usurbila. "Euskal musika sorta bat. Bizitzaren konzepzioa euskal kantuetako ikuspegitik bideratuta. Berreskuratuko ditugu lehengo kantuak eta ikusiko dugu nola euskal kantuetan ohiturak eta baloreak agertzen diren oso nabarmen", adierazi dute.