Elkarretaratzea gaur 20:00etan, Chavezen omenez

Noaua Aldizkaria 2013ko martxoaren 8a

Zendu berri den Hugo Chavez Venezuelako presidentearen aldeko Estatu hileta egingo den ostiral honetarako, dolua adierazteko elkarretaratzea deitu da Usurbilen. Mobilizazioen ohiko hitzordua izango du, kontzentrazio honek ere; deialdia, iluntzeko 20:00etarako egin baitute, Mikel Laboa plazan. Ekitaldian, bertaratutakoekin argazkia aterako da. Horregatik, erretraturako kamiseta edo jantzi gorriekin agertzeko deia egin dute, iraultzaren koloreko arropekin alegia. Baita iraultzari loturiko materialarekin ere; banderolak... Gaur iluntzean ateratako argazkia, Venezuelako gobernura bidali asmo dago.