Langabeziak behera egin du zertxobait, hilabete askotako goranzko joera hautsiz

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 11a, 00:00

Azken hilabeteotako joera hautsi da azkenean. Langabeziak behera egin du otsailean Usurbilen. 371 herritar zeuden lanik gabe joan den hilean, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kaleratu berri dituen datuen arabera. Urtarrilean baino hamaika langabetu gutxiago, orduan 382 langabetu baitzeuden Usurbilen. Beherakada txikia izan den arren, joan den urte amaierako langabezia tasara bueltatu da udalerri hau. Abenduan 374 langabetu zeuden Usurbilen, azaroan 362 zenbatu ziren.

Beste behin, langabetuaren profila, emakume helduarena da. Sektoreka, zerbitzuenak biltzen ditu langabetu gehien. 213 lan kontratu erregistratu ziren otsailean Usurbilen, urtarrilean baino dezente gutxiago. 285 kontratu erregistratu baitziren 2013ko lehen hilabetean.

Hemen, otsaileko langabezia datuak:


LANGABETUAK GUZTIRA: 371

SEXUAREN ETA ADINAREN ARABERA
Gizonezkoak: 177.
25-44: 94
>=45: 63

Emakumezkoak: 194.
25-44: 93
>=45: 86

SEKTOREAREN ARABERA
Nekazaritza: 3
Industria: 72
Eraikuntza: 46
Zerbitzuak: 226
Aurreko lanik gabe: 24

BURUNTZALDEAN
Aurreko hilabetetik hona, eboluzio desberdina izan du langabezia tasak Buruntzaldeko udalerrietan. Astigarragan eta Usurbilen beherantz egin duen artean, gainerako udalerrietan goranzko joerari eusten diote. Oro har, bailara mailan ere, langabetu kopurua gehitu zen otsailean:

GORANTZ:
Andoain: 1.162.
Hernani: 1.445.
Lasarte-Oria: 1.500.
Urnieta: 413.

BEHERANTZ:
Astigarraga: 335.
Usurbil: 371.
Guztira: 5.226.

2013ko urtarrila
Andoain: 1.155.
Astigarraga: 345.
Hernani: 1.419.
Lasarte-Oria: 1.487.
Urnieta: 409.
Usurbil: 382.
Guztira: 5.197.

GIPUZKOA: 
Herrialde mailan ere langabezia tasak gora egin du. Urtarrilean, 49.723 langabetu zeuden. Otsailean, 700 langabetu gehiago:
Guztira: 50.472.