Ertzaintzak 27 urteko pertsona bat atxilotu zuen larunbat goizaldean Usurbilen, industria guneetako batean aparkatua zegoen kamioi bateko erregaia lapurtzeagatik. Gertaera goizaldeko 4:30ak aldera izan zen. Dei bat jaso zuen Ertzaintzak, ustez, aipatu lekuan bi pertsona aparkatua zegoen kamioi bateko erregaia lapurtzen ari zirela ohartaraziz. Ertzainak gertaera lekura bertaratu eta kamioia eta bidoi bat lotzen zituen mangera bat ikusi zuten. Erregaia gainezka egiten ari ziren. Mangera kendu, kamioiko depositua itxi eta ertzainak ibilgailu batera gerturatu ziren. Barruan, gerora atxilotu zuten pertsona zegoen. Kamioi ondoan aurkitu zutenaren antzeko eta erregaiez beteriko bi bidoi zituen. Pertsona hau atxilotu zuen Ertzaintzak. Lapurreta delitua egozten diote. Lapurretan parte hartu zuten gainerako lagunak identifikatzen saiatzeko ikerketak zabalik jarraitzen du. Larunbat goizaldean Ertzaintzara deitu zuen pertsonak antza bi lagun ikusi zituen aipatu kamioira gerturatzen. Lehendik ere beste bizpahiru alditan, gauza bera egiten saiatu omen dira.