Sagardo dastaketa, larunbatean Saizarren

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 11a, 00:00

Sagardoaren Lurraldeak probaketa saioa antolatu du Saizar sagardotegian, larunbat goiz honetarako, martxoaren 16rako, 11:00etan. Fernando Vadiilo enologoak bideratuko du saioa. "Denboraldi berriko sagardoaren ezaugarriak ezagutu ahal izateko dastaketa gidatua" izango da. Ekimena, urtero prestatzen duten txotx boladako probaketen eta sagardotegietako dastaketa gidatuen baitan kokatzen da. Larunbateko sagardo dastaketara joateko erreserbak, telefono zenbaki honetan egin daitezke: 943 550 575. Edo helbide honetara idatzi: info@sagardoarenlurraldea.com. Informazio gehiago: sagardoarenlurraldea.com, facebook.com/SagardoarenLurraldea edo facebook.com/SagardoarenLurraldea.es. Baita, @sagarlur_es edo @sagarlur_eu

Irudia: Sagardoaren Lurraldea.


Hitzordu gehiago antolatu dira herrian, datozen egunotarako:

EHGAM-ek antolaturiko afarian izen emateko azken eguna gaur
"Trans-Bi-Les-Gay Txotx 2013" ekimena antolatu du EHGAM elkarteak, larunbatean Usurbilen. Triki-poteoa 18:30etatik aurrera, eta gero 20:30etan afaria Arratzain sagardotegian. Prezioa: 24 euro sagardotegiko afaria. 32 eurotan, afaria eta autobusa. Izen emateko epea gaur itxiko dute. Azkenik, 1:00etatik aurrera jaialdia antolatu dute Donostiako Doka kafe antzokian, 2ttor eta Umea MJ dj-ekin. Euskadiko Kutxako kontu korronte zenbaki honetan egin behar dira ordainketak, nork bere izen abizenak adieraziz: 3035 0063 82 0630030222. Informazio gehiago: 667 435 570, ehgam@yahoo.com, ehgam.org edo facebook.com/ehgam.

Korrikako arropa erosteko azken eguna gaur
Ostegun honetatik aurrera ospatuko den euskararen aldeko lasterketako arropa salgai jarri dute, Etumeta AEK euskaltegian. Jantziak eskuratzeko azken eguna da astelehen honetakoa. Informazio gehiago: usurbil@aek.org edo 607 609 379.

Jai Batzordearen lehen bilera, ostegunean
Abiatzear dira 2013ko Santixabel jaietako prestaketa lanak. Ostegun honetarako deitu dute Jai Batzordearen lehen bilera, 18:30etan Potxoenean. Antolatzaileek berri eman dutenez, "bileta honetan bi lan egin nahi ditugu: Santixabeletako egutegia finkatu eta jaietarako proposamenak bildu".

KzGunea
Martxoan, goizez irekiko dute KzGunea, 9:00-13:00 artean. Informazio gehiago: 943 023 684 edo tutor.usurbil@kzgunea.net. Ikastarook lotu dituzte, datozen egunotarako:

Martxoak 12: Twitter.
Martxoak 13: Metaposta I: Postontzia eta gordailu elektronikoa Interneten.
Martxoak 13-26: irudia eta soinua ikastaroa.
Martxoak 19: Metaposta II: erabiltzaileentzako erabilgarritasunak.
Martxoak 25: OpenOffice Calc: Oinarrizkoa.
Martxoak 26: gmail.
Martxoak 27: Docs.