Euskarazko film laburren emanaldia asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 11a, 00:00

Hamargarren ediziora heldu den euskarazko film laburren urteroko emanaldia, aurten lehenago, asteazkenerako antolatu du NOAUA! Kultur Elkarteak. “Laburbira” ekimena, arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Sutegiko auditorioan. Sarrera doakoa izango da. Guztira, azken urteotan ekoitzi diren euskarazko zortzi proiekzio ikusteko aukera egongo da. Ordubete pasatxo iraungo du emanaldiak. Usurbilgo saioa, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Euskal Herrian barrena antolatu duen zirkuitu baten barruan kokatzen da. Guztira, 20 herritan antolatuko dute film laburren proiekzioa. Euskarazko ikus-entzunezko produkzioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberastea du helburu, ekimen honek. Hauek dira, 2013ko Usurbilgo Laburbira emanaldiko izenburuak (informazio gehiago: topagunea.org/laburbira):

 

-"BEERBUG". 2012 (8´) Ander Mendia Etxebarria.

-"DESENTXUFATUAK" 2011 (9´45´´) Bernues anaiak.

-"DEUS ET MACHINA" 2012 (8´30´´) Koldo Almandoz.

-"OINAZE EGOITZAK" 2012 (9´30´´) Erabaki produkzioak: Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Sustaeta.

-"TORTILA" 2012 (8´15´´) Iñigo Lopez.

-"ELKARTEA" 2013 (16´) Kote Camacho.

-"HAMAIKETAKOA" 2012 (4´) Telmo Esnal.

-"BERRIRO IGO NAUZU" 2012 (9´25´´) Carlos Rodriguez.