DBH bukatu eta gero zer egin bueltaka arituko dira honez gero, Udarregi Ikastolatik udan irtengo diren ikasleak eta euren gurasoak. Behar beste argibide jasotzeko, informazio bilerak antolatu dituzte egunotarako. Besteak beste, inguruko hiri edo udalerrietako ikastetxeetako ordezkariak ikastolara etorriko direla aurreikusia dago. Bilera guztiak, Udarregiko bideo gelan burutuko dira, gaur hasi eta ostegunera arte. Hona hemen, ekitaldion ordutegi eta gainerako zehaztasunak:
Martxoak 11, astelehena
17:00etan euskaraz eta 18:00etan erdaraz: DBH bukatu ondoren egin daitezkeen ikasketa edo bestelako aukera desberdinei buruzko informazio orokorra.
Martxoak 12, asteartea
17:00etan euskaraz eta erdaraz: Sto Tomas Lizeoa (Donostia): Batxilergoak.
Martxoak 13, asteazkena
17:00etan euskaraz eta erdaraz: Lasarteko Institutua: Batxilergoak.
18:00etan euskaraz eta erdaraz: Zubietako Lanbide Eskola: heziketa zikloak.
Martxoak 14, osteguna
17:00etan euskaraz eta erdaraz: Oteiza (Zarautz).
18:00etan euskaraz eta erdaraz: Barandiaran Lizeoa: Donostiako Lanbide Heziketako zikloak.
HH3an matrikulatutakoentzat oharra
Bestalde, astelehen arratsalde honetan, 17:00etarako bilera antolatu dute 2013-2014 ikasturtean HH3rako seme-alabak matrikulatu dituzten gurasoekin. Ate irekien eguna deitu dute familiontzat. "Bertan azalpenak emango dira eta HH3-ko gelak, musika gela eta psikomotrizitate gela ikusteko
aukera izango dute", ohartarazi dute.
Albiste hauen eta gainerakoen berri jasotzeko: udarregi.com