Musika Asteko bederatzigarren edizioari ekin diote asteburuan, bi ekitaldirekin. Batetik, larunbatean "Motxiia 21" taldekoak izan ziren frontoian. Down sindromea duten gazteez eta euren senide eta lagunez osaturiko Iruñeako taldea dugu. Atzo bestalde, Zumaiako musika banda izan genuen bisitan. Kalejira burutu zuten lehenik, eta frontoian emanaldia gero. Soinurbil, hasi baino ez da egin. Ostiralera arte, beste lau hitzorduez gozatu ahal izango da. Hemen ekitaldion berri, zehaztasun gehiago, web orrialde honetako agenda atalean:
Martxoak 12, asteartea
18:00 Ipuin musikatuak: Zumarte Musika Eskolako musika txokoko ikasleen emanaldia Sutegin.
Martxoak 13, asteazkena
18:00 Organo erakustaldia Salbatore elizan.
Martxoak 14, osteguna
18:30 Hernaniko musika eskolarekin trukaketa Sutegin.
Martxoak 15, ostirala
19:00 Errenteria musikaleko Jazz Konboa eta Xabol Klake taldea Sutegin.