Irteera, bazkari, antzezlan edota hitzaldiak antolatu ditu Gure Pakea elkarteak, martxoaren 18tik 24ra ospatuko den Jubilatu Asterako. Ekitaldi baterako, Aialde-Berri sagardotegian burutuko den bazkarirako aldez aurretik eman behar da izena, ostegun hau baino lehen. Gainerakoan, bide segurtasuna edota pentsamendu positiboa hizpide dituen hitzaldi bana antolatu dute Artzabalen. Baita Donostiara ibilaldia ere. Eta tartean, antzezlan bat. Hona hemen, 2013ko Jubilatu Asteko egitarau osoa:
Martxoak 18, astelehena
16:30 Hitzaldia Artzabalen: “Bide segurtasuna adineko pertsonentzat”.
Hizlaria: Amaia Lopez, DYA-ko ordezkaria.
Martxoak 19, asteartea
16:30 Hitzaldia Artzabalen: “Pentsamendu positiboa”.
Hizlaria: Silbia Kamio, Lahar Fundazioko kidea.
Martxoak 21, osteguna
Ibilaldia: Donostiara oinez. Usurbildik Igeldora eta handik Antiguora.
Bazkaria, Antiguoko jubilatu etxean.
Martxoak 22, ostirala
16:30 Antzerkia Artzabalen: “Andregai zuriak”.
Taldea: Lasarteko antzerki taldea (erdaraz).
Martxoak 24, igandea
12:00 Meza.
14:00 Bazkaria, Aialde-Berri sagardotegian.
Prezioa: 20 euro bazkideentzat, 27 euro gainerako jubilatuentzat.
Izen ematea: martxoaren 14ra arte, Artzabalgo bulegoan.
Antolatzailea: Gure Pakea elkartea.