Lau egun baino ez dira geratzen. Larunbat honetan, martxoaren 16an, Sen musika taldea oholtza gainera itzuliko da berriz. Itzulerako lehen kontzertua gainera, Usurbilgo Gaztetxean eskainiko du, larunbat gaueko 23:00etatik aurrera. Gogoan izan, talde kideetako bat usurbildarra dela, Haritz Harreguy, taldeko kantuen egile eta gitarrista. “Aukera polita izango da martxoaren 16koa, aspaldian talde handi hau entzun bai baina ezin ikusi izan dugu eta”, adierazi dute kontzertuko antolatzaileek. Hamar urteren ostean datoz bueltan, Sen taldekoak. “Taldearen 2 diskoetako pop-rock doinuei hautsa kendu eta berriz ere entzungai izango dira euren melodia itsaskor eta sendoak. Nabarmentzekoak dira baita ere talde honen kitarra indartsuak eta onarri erritmiko sendoa”, adierazi dute antolatzaileek. Urte osoko bira prestatzen ari dira Sen taldekoak. Usurbilgo Gaztetxeko emanaldiaren ostean, martxoa amaieran ospatuko den Gazte Danbadan ere jotzekoak baitira.
Itzulera honi buruzko zehaztasun gehiago, martxoaren 15 honetako NOAUA! astekarian.