Organo erakustaldia, edota Hernani eta Oreretako musikariak bisitan izango ditugu datozen egunotan, Soinurbil Musika Astearen baitan. Gaur hasi eta ostiralera arte, egunko ekitaldi bana ospatuko da. Hitzordu gehienak Sutegin, bat izan ezik, biharkoa. Asteazken honetan, Salbatore elizako organoa ezagutzeko aukera egongo baita, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Ostegunean, Hernaniko musika eskolakoak datoz Sutegira, elkartruke baten baitan. Usurbilgo musika eskolakoekin batera eskainiko dute saioa. Aurrerago, Zumartekoak izango dira Hernanira joango direnak. Aipatu moduan, oreretarrek emango diote amaiera X. Soinurbili. Jazza eta klakea uztartuko dituen ekitaldi baten bidez. Hona hemen, egunotarako ekitaldien hitzorduak, zehaztasun gehiago, web orrialde honetako agenda atalean:
Martxoak 12, asteartea
18:00 Ipuin musikatuak: Zumarte Musika Eskolako musika txokoko ikasleen emanaldia Sutegin.
Martxoak 13, asteazkena
18:00 Organo erakustaldia Salbatore elizan.
Martxoak 14, osteguna
18:30 Hernaniko musika eskolarekin trukaketa Sutegin.
Martxoak 15, ostirala
19:00 Errenteria musikaleko Jazz Konboa eta Xafol Klake taldea Sutegin.